๐ฅ๐ด๐
Euskararen informaltasuna diglosian, nerabezaroa, laguntasuna politizatzea, baserriaren eta borroka armatuaren azken hondarrak, militantzia politikoa, klase kontzientzia... gai asko jorratu genituen Miren Amurizaren Pleibak liburua komentatuz. Mila esker etorritako denei๐ฅฐ
๐๐๏ธ๐จ
Literatura jaialdia antolatzeko
ASANBLADA IREKIA๐คญ
๐Beste urte batez martxan jarriko gara "Poesia mailu bat da" jaialdia antolatzeko. Literaturatik ere borrokarako deia luzatzeko.
โ๏ธHurrengo asteazkenean 18.30tan GTXn.
๐Etorriii mobida hau ez da bakarrik antolatzennn
๐Gabonen ostean, hemen aurtengo saio teatrala, ZAPateneon!๐ซ
Bertan, zeresan handia emango duten bi antzerki komentatu ahal izango ditugu; oso desberdinak izan arren, bata zein bestea absurdoaz eta umoreaz baliatzen dira kritika egiteko. Ea zer iruditzen zaizkizuen!
3
351
๐ฅApur bat berandu, baina bagatozzz!
๐Datorren saioan Ignacio Aldekoa idazle gasteiztarraren ipuinak komentatuko ditugu! Askok Floridako liburutegiagatik ezagutuko duzue, baina hori baino askoz gehiago da
277
๐ฅ๐ชโ
Idazketa labana bat da - Annie Ernaux
Solasaldia Leire Lakasta itzultzailearekin
Hemen dituzue aurreko osteguneko irudiak, ederki egon ginen! Lehen zatian Leire Lakasta liburuaren itzultzaileak libuaren nondik norakoen berri eman zigun:
1
5
462
๐ซต๐ป IKASTURTEKO BIGARREN SAIOA ๐ซต๐ป
๐Idazketa labana bat da liburuaren bueltan arituko gara: Annie Ernaux idazlearen idazketari, poetikari eta politikari buruzko hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa luzea.
Gainera, Leire Lakasta itzultzailearekin solasaldia izango dugu!๐
๐ฅBagatoz!
Ikasturteko lehen saioa egingo dugu datorren asteazkenean, urriaren 8an. Liburua erdizka edo pixka bat diagonalean edo bakarrik hasiera irakurri duzuenak ere, ongi etorriak! Ez gelditu etxean!
๐ PLEIBAK - Miren Amuriza
๐ Urriak 8, asteazkena
๐ก 18:00
๐ด Gaztetxean
1
4
293
๐ Liburua hemen irakurri daiteke online: susa-literatura.eus/liburuakโฆ
๐๐ผ Miren Amuriza (Berriz, 1990) bertsolaria eta idazlea da. Basa nobela kaleratu zuen 2019an. Haur eta gazte literaturan lan asko argitaratu ditu, eta prentsan ere aritu da.
๐๐ผ Pleibak eleberrian 2000ko (...)
1
40
Ahaztu lotsak eta pedanteriak etxean eta konspiratu dezagun elkarrekin:
etor zaitez Azpimarra gaztetxeko irakule taldera eta zukutu ditzagun denon artean liburuak!
โค๏ธโ๐ฅ๐๐ด
Hemen dira udako irakurle saioak!
๐ดโจ๐โ๏ธโ๐ฅ
Gasteizko uda beroari aurre egiteko bikainak: pantanoan edo lehorrean; lan prekario, asperdura eta hango eta hemengo jaien artean... Hartu tarte bat lasai lasai irakurri eta elkarron artean liburuak zukutzeko!
Laster arte!๐ค๐๐โค๏ธโ๐ฅ
"Poesia mailu bat da"
Literatura jaialdiaren II. edizioaโจ๐คโ๏ธโ๐ฅ
Mila esker pasaden ekainean Gaztetxera gerturatu zineten guztioi! Jarrai dezagun literaturaren mailutasuna aldarrikatzen: datozen saio eta egitarauetan ikusiko dugu elkar!
๐ท๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐๐ ๐
๐
๐๐. ๐๐ถ๐๐ฒ๐ฟ๐ฎ๐๐๐ฟ๐ฎ ๐๐ฎ๐ถ๐ฎ๐น๐ฑ๐ถ๐ฎ
๐ฅ๐ฅ๐ฅ
Literaturaren bueltan kolektiboki antolatua, mimo handiz guk geuk guretzat, poesiaren mailutasuna aldarrikatzeko: mila esker egun hauetan zehar hurbildu zareten guztioi!
Animatu eta idatzi poesia-gutun bat presoei bidaltzeko. Larunbatean postalak eta postontzia izango ditugu, zure poemaren bat edo gustoko duzun autoreren batena bidaltzeko. Espetxeak apurtu! Amnistia osoa!
๐ท๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐๐ ๐
๐
๐๐ถ๐๐ฒ๐ฟ๐ฎ๐๐๐ฟ๐ฎ ๐๐ฎ๐ถ๐ฎ๐น๐ฑ๐ถ๐ฎ๐ฟ๐ฒ๐ป xehetasunak
๐ฅโ๐ด๐โโ๐ฅโโบ๐ฅ
Etor zaitez gurekin ekainaren 12tik 14ra gaztetxera eta goza dezagun literaturaren bueltan: umore monologoak, tailerrak, mahaingurua, bertso jarriak, poesia...
๐ท๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐๐ ๐
๐
๐๐ถ๐๐ฒ๐ฟ๐ฎ๐๐๐ฟ๐ฎ ๐๐ฎ๐ถ๐ฎ๐น๐ฑ๐ถ๐ฎ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐๐. ๐ฒ๐ฑ๐ถ๐๐ถ๐ผ๐ฎ
๐ฅ๐ฅ๐ฅ
Olerkiak okupatu nahi ditugu, hitz jokoak birjabetu, metaforak sozializatu eta iraultzaren zerbitzura jarri. Eta ondo pasatu nahi dugu hori egin bitartean.
๐๐๐ซ
Hemen dituzue kurtso honetan zehar egindako saioen irudiak. Denetarik irakurri ahal izan dugu eta guztiei atera diegu mamia, elkarron artean disfrutatuz. Mila esker hurbildu zareten guztioi, baita nahi izan arren hurbildu ezin izan zaretenoi ere!
Hurrengora arte! ๐๐ฅฐ
Bueltan dugu literatur jaialdia, eta harekin batera, aurreko urtean egin bezala, zuen diseinuekin osatutako kartel erakusketa! ๐
Hartu tarte bat irakurri, ideiei buelta bat eman eta zure okurrentzia kartelean adierazteko! Zuen diseinuen zain geratzen gara, animo!๐ฅฐ
โช POESIA MAILU BAT DA II โช
Oraindik ez dakigu literatura jaialdi batek nolakoa izan behar duen, baina bai zerbaitetarako balio dezakeela. Beraz, aurten, bigarren edizioa!
Gorde dataaak ๐๐๐ฅ๐ช
๐Gasteizko gaztetxean
๐๏ธ Ekainaren 12-13-14
Laster berri gehiago๐
Egon adi!
"Oro da errana, baina ez nik"
Angel Erro
Hemen dituzue Gasteizko HerriUnietan antolatutako idazketa tailerraren argazkiak, non besteak beste desalojo berdina kontatzeko hamaika modu desberdin osatu genituen.๐๐
Oro da errana, baina ez guk!โ๏ธ๐๐
Artisten egoaren kontra, elkar kopiatzearen alde. Copyrightaren kontra, ezagutzaren sozializazioaren alde. ๐๐๐ป
Hurbil zaitez bihar Gasteizko HerriUnietan antolatu dugun idazketa tailerrera, zure idazle gogokoenak (eta gorrotatuenak) kopiatzeko teknikak perfekzionatzera! โ๐ป๐๐ป๐











































