Eider Zubeldia eta Iraitz Legorburu txapeldun Euskal Herriko Kopan. Balmasedan jokatu da azken proba, Kolitza Balmatrail, eta horretan Zubeldia bera eta Jon Betolaza izan dira irabazle. Erlojuaren aurkako proban, Lola Oiartzabal eta Ibai Larrea izan dira azkarrenak, eta selekzioen lehian, euskal selekzioa gailendu da.
berria.eus/mendia/berriak/ei…
[ORAIN IREKIA] Nerea Ibarzabalek irabazi zuen larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, ia ariketa guztietan puntuaziorik altuena lortuta. Miren Mujika Telleriak elkarrizketatu du👇
berria.eus/kultura/euskal-he…
Aurten ere, euskararen aldeko manifestazioa egingo du Gukak Bilbon. Abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta 'Denok irabazteko, Bilbo euskaldundu' izango da leloa. Bilbo euskaldunduz gero «bilbotar gehienentzat hiri hobea» izango dela nabarmendu nahi dute deialdiaren bidez.
berria.eus/euskal-herria/aur…
✍🏼 Onintza Enbeita: 'Kroketak (II)'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/berben-po…
🗣 Aritz Bagues. Helburuak beteta amaitu du sasoia Caja Ruralek, Aritz Bagues zuzendariaren arabera. Oztopoak oztopo, Tourrean maila eman zutela esan du, eta datorren urtera begira, pozik dago Sergio Higuitaren fitxaketarekin. «Bere mailara itzultzen lagunduko diogu».
berria.eus/kirola/probarik-o…
✍🏼 Iñaki Galdos Irazabal: 'Hautagaiak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/arkupean/…
🎧 Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioak gaur. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia. Xabier Martin BERRIAko kazetariak Bizkaiko EAJn gertatutakoa aztertu du👇
berria.eus/podcastak/berrike…
🗣 Alvaro Herranz. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen barne, 'Hyakki yagyo: ehun deabruen gaueko desfilea' erakusketa jarri du Herranzek Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko aretoan. Hilaren 15era arte izango da ikusgai.
berria.eus/bizigiro/yokai-iz…
✍🏼 Oihana Arana: 'Erlojutxoa'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus/iritzia/jira/erlo…
Hauteskunde mahaiak eta beste buruhauste batzuk. Bozen makineria martxan dago. Baina nola antolatzen dira? Nork dauka demokrazia ariketa hori bermatzeko ardura? Zenbait instituzio publikok parte hartzen dute prozesuan, baina udalek daramate lema. Lasterketa bete-betean daude jada.
berria.eus/euskal-herria/uda…
Gizon bat hil da Zallan, trenbide pasagune batean trenak harrapatuta. Txakur batek alde egin zion gizonari, eta haren atzetik korrika ari zela harrapatu zuen trenak. Pasagune horretan ez dago segurtasun hesirik.
berria.eus/euskal-herria/giz…
Elhuyarrek sei hitz jolas digital sortu ditu. 'Hitz-katea', 'Anagrama', 'Urkatua', 'Hitzak konektatu', 'Asmatu hitza' eta 'Hitza ezabatu' dira jolasak. Gaurtik erabilgarri daude Elhuyar hiztegian.
berria.eus/komunikazioa/elhu…
Euskal selekzioa Venezuelaren aurka arituko da San Mamesen, eta BERRIAlagunek %25eko beherapena izango dute sarrerak eskuratzean: berria.eus/komunitatea/salto…
🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Nerea Ibarzabalek irabazi zuen larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, ia ariketa guztietan puntuaziorik altuena lortuta. Miren Mujika Telleriak elkarrizketatu du👇
berria.eus/kultura/euskal-he…
Eusko Jaurlaritzak 105,1 milioi euro jarriko ditu euskararen ezagutzan eta erabileran «jauzi kualitatibo bat» egiteko. Eusko Jaurlaritzak atzo ekin zion aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean aletzeari, eta seguruena aurrera aterako dira.
berria.eus/euskal-herria/eus…
EAJk salatu du Tolosako eta Andoaingo udaltzain batzuek Intxaurrondon jaso dutela prestakuntza. Otegik adierazi du EAJren baieztapenak «ausartegiak» direla.
berria.eus/euskal-herria/eaj…
Berria.eus retweeted
Azaroaren 3ko #lehena Jaurlaritzak 105 milioi euro jarriko ditu euskaran «jauzi kualitatibo bat» egiteko | Trumpi buruzko plebiszitua abian
#BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
berria.eus/hemeroteka-berria…
Osasunak 2-1 galdu du Deportivoren aurka. Nafarrak aurretik jarri dira lehen zatian, baina etxeko taldeak partida irauli du bigarrenean. Nsongok 87. minutuan sartu du gol erabakigarria.
berria.eus/kirola/osasunak-2…
Azaroaren 3ko #lehena Jaurlaritzak 105 milioi euro jarriko ditu euskaran «jauzi kualitatibo bat» egiteko | Trumpi buruzko plebiszitua abian
#BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
berria.eus/hemeroteka-berria…
🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Nerea Ibarzabalek irabazi zuen larunbatean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, ia ariketa guztietan puntuaziorik altuena lortuta. Miren Mujika Telleriak elkarrizketatu du👇
berria.eus/kultura/euskal-he…





