BERRIAren kontu ofiziala. FBen eta IGen Berriaegunkaria; YTB-en BerriaTB. Egin zure ekarpena: https://xitter.cf/t.co/MvesILihJ7 - Aldi hau kontatzeko.

Euskal Herria
Joined September 2007
Behin behineko emaitzek blokeoa erakusten dute Israelgo Parlamentuan. Botoen erdiak zenbatu dituzte. Netanyahuk irabaziko ditu bozak, baina bere blokeak ez du gehiengorik edukiko. Hala ere, esan du «alderdi arabiarrik eta antisionistarik gabeko» gobernu bat osatu nahi duela. Oposizioak ere ez du gehiengo osorik lortuko. berria.eus/mundua/behin-behi…
69
Berria.eus retweeted
Urriaren 28ko #lehena Flavio Bolsonarok ihes egin du Brasildik AEBetara, bozak galdu eta bi egunera | Instituzio eta alderdi guztiek gaitzetsi dituzte Bilboko istiluak #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: berria.eus/hemeroteka-berria…
1
512
Sestaok Espanyol utzi du kanpoan Kopan. Arauzko denbora 3-3 amaitu da, eta luzapenaren azken minutuan sartu du gol erabakigarria Jon Rojok. berria.eus/kirola/sestaok-es…
444
Urriaren 28ko #lehena Flavio Bolsonarok ihes egin du Brasildik AEBetara, bozak galdu eta bi egunera | Instituzio eta alderdi guztiek gaitzetsi dituzte Bilboko istiluak #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: berria.eus/hemeroteka-berria…
1
512
🗣 Aritz Otxandiano, Ehnergia sareko lehendakaria. Azken urteetan Euskal Herrian sortu diren energia komunitateak batzeko, Ehnergia sarea sortu dute. Otxandianok adierazi du trantsizio ekologikoa «demokratikoagoa eta justuagoa» izan daitekeela energia komunitatearen bitartez. berria.eus/ekonomia/aritz-ot…
528
Alderdi arabiarren babesa lortuz gero, Eisenkotek Netanyahu gobernutik kendu ahal izango du. Bozkalekuetako inkesten arabera, Netanyahuren alderdia nagusituko da Israelgo bozetan, baina haren aurkako koalizioak ordezkari gehiago eskuratuko ditu. Inork ez du lortuko gehiengo osoa. berria.eus/mundua/hauteskund…
610
BERRIAko euskara taldeko zuzentzaileen lana jaso dute bideo batean. Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du urtero, eta aurten BERRIAko ikus-entzunezko taldeak ondu du, egunkariko euskara taldekoekin berria.eus/komunikazioa/berr… berria.eus/komunikazioa/berr…
3
663
🎧 Hilarri diskoidal zahar bat dago bide bazterrean, Zuberoan, Atharratzetik gora Andozeko ibarrean, Ligitik nahiz Etxarretik gora, Ezpeldoi deitzen den etxearen parean. Gaur, 'Euskal Herriko Historia 100 objektutan' saioan, 'Floriturak eskopetetan'👇 berria.eus/podcastak/100-obj…
472
🗣️ Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du aurtengoa. berria.eus/kultura/euskal-he…
617
Egiari bidea irekiz: Argentinatik Euskal Herrira, Kolonbiatik igarota. 'Abrir caminos' liburua aurkeztu dute Iruñean. Egileek aztergai izan dute zer bide egin duten hiru herrialde horietan memoriarako, egiarako eta justiziarako eskubideak erdiesteko. berria.eus/euskal-herria/egi…
607
Adimen artifizialak oinarri sendoa du Euskal Herrian, baina estrategia eskatu dute. Adimen artifizialean burujabetza izateko aukerak eta gabeziak aztertu dituzte Euskarabildua jardunaldian, Donostian. berria.eus/euskal-herria/adi…
524
Emaitzetan hobera egiteko «eskolaz haragoko estrategia bat» behar dela esan dute hezkuntza eragileek. PISA etsaminak utzitako azken emaitza «kaskarrei» buruz gogoeta egiteko hitzaldi sorta egin dute gaur ere Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Sailean. Besteak beste, hainbat arlotan behar diren «baliabideei» erreparatu diete. berria.eus/euskal-herria/ema…
668
Suaren arrastoak Deustun dira oraindik. Bilboko Udalak goizerako edukiontzi guztiak aldatu baditu ere, erretako lau autoek eta lurreko orban beltzek hor diraute. Auzokideek eta dendariek aitortu dute beldurra pasatu zutela. berria.eus/euskal-herria/sua…
1
1
878
Jaurlaritzaren 2027ko aurrekontuak mugikortasun eta hezkuntza arloak indartuko ditu. 17.629 milioi euroko aurrekontua proposatu du, iaz baino %1,8 handiagoa. Ongizatea babestea eta zerbitzu publikoak sendotzea izango ditu helburu. Europako funtsak amaituta, baliabide propioekin bultzatuko ditu inbertsioak. berria.eus/ekonomia/jaurlari…
1
616
Belaunaldien arteko harremanak jorratu ditu Ekaitz Herrerak 'Neguberria' eleberrian. Lan bila ari den 60 urteko gizonezko baten eta 20 urteko unibertsitateko ikasle baten laguntasuna da istorioaren funtsa. Elkar argitaletxearekin plazaratu du, iaz Augustin Zubikarai literatura saria irabazi ostean. berria.eus/kultura/belaunald…
1
3
511
Bengoetxeak PISA txostenaren emaitzez: «Nik ez nuen D eredua zalantzan jarri». Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan du PISAren emaitzak faktore askoren ondorio direla, eta txarretsi du bere hitzak oker «interpretatu» izana. EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio murgiltze ereduaren inguruko zalantzak elikatzea. berria.eus/euskal-herria/ben…
521