Pinned Tweet
🧍♀️🚶♂️ Hitzerraz, Euskaran murgildu zaitezen!
GUAU platarormak, 🎙️Hitzerraz podcasta eskainiko dizu, Azaroaren 25etik aurrera.
Euskararen egunaren testuinguruan abiatuko dugu Euskaraz hobetzeko aukera emango dizun edukia. Ondo pasatzen duzun bitartean, hitz eta esamolde berriak ikasi edo ahaztuta dituzunak oroitzeko.
😍Izaro Arruti eta Dylan Inglisek eguneroko gauzak aipatzen dituzten bitartean lagunduko dizute Euskaran murgiltzen!
#podcasta #guaugureaudioa #euskara #hitzerraz #izaroarruti
Aitorrek betikoa izaten jarraitzen du, baina ingurukoek berdin ikusten al dute? 👀 Aitor Albizuak ospeak harremanetan duen eraginaz hitz egin digu Salda Badugun.
🎧Entzun eta Ikusi atal osoa GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #saldabadugu
229
Barruan Gaude | 100. Joseba Sarrionandia, etxera itzulera 🏠
Zer esan nahi du etxera itzultzeak urte luzez etxetik kanpo bizi izan denarentzat?
Barruan Gaude-ren 100. eta, oraingoz, azken atalean, Oier Aranzabalek Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu du.
Munduan barrena bizitako urteez, bidean hartutako izenez eta Durangora itzultzeaz aritu dira. Nortasunaz, askatasunaz eta bizitzaz hausnartzeko elkarrizketa. 📚
🎧 Jada entzungai GUAUn!
#BarruanGaude #GUAUgureaudioa #Podcast #EuskalLiteratura #eitb
Benetan Zabiz? | 9. June Ansoleaga, eguraldiak geure aldartea baldintzatzen du ☀️
Zer eragin du eguraldiak gure aldartean? Ba al dakigu eguraldiaren iragarpenak behar bezala interpretatzen? 🌦️
Aste honetan, Aitziberrek eta Malenek June Ansoleaga ETBko aurkezle eta kazetaria gonbidatu dute Benetan Zabiz? podcastera.
Meteorologiaz, iragarpenen inguruko kexez eta Juneren alde pertsonalagoaz aritu dira, umorea galdu gabe. Maria Blanco kolaboratzailea ere ez da faltako! ⛈️
🎧 Atal berria jada entzungai GUAUn!
🔔 Harpidetu eta ez galdu hurrengo atalak!
#BenetanZabiz #GUAUgureaudioa #Podcast #JuneAnsoleaga #eitb
Aurkezlea bai, baina lankideen WhatsApp taldean ez! 😅 Aitor Albizuak «aurkezlearen bakardadea» zer den kontatu digu Salda Badugun.
🎧 Ikusi atal osoa GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #saldabadugu
Hitzerraz | 1. Aspaldiko! 👋
Nola agurtzen dugu kalean topo egiten dugun jendea? Zer esamolde erabiltzen ditugu euskaraz?
Hitzerraz-en lehen atalean, Izaro Arrutik eta Dylan Inglisek eguneroko agurrak eta esamoldeak erakutsiko dizkizute, euskara modu natural eta entretenigarrian hobetzeko. 💬
Hitzerraz, euskaraz erraz!
🎧🎥 Jada entzungai eta ikusgai GUAUn!
#Hitzerraz #guaugureaudioa #Euskara #podcast #eitb
baDA!bil | Nobelaren korapiloak 📚
2026an 65 eleberri argitaratu dira euskaraz. Asko dira? Gutxi? Zer kontatu nahi dugu fikzioaren bidez? Eta zer eragin du hizkuntzak gure istorioetan?
Idaztea askatasun ariketa ote den eta idazleen inspirazio iturriez hausnartu dute Maddi Ane Txoperenak, Aintzane Usandizagak eta Mikel Pagadik, Kattalin Miner gidari dutela. ✍️
🎧🎥 Atal berria jada entzungai eta ikusgai GUAUn!
🔔 Harpidetu eta ez galdu hurrengo atalak!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #badabil
📚 baDA!bil | 2. Haurrak, nerabeak eta heldukrazia
«Ni irakurtzera engantxatu nintzen, neurri handi batean ulertu ez nituen testuei esker. Enigma bat zen».
Nerabeen irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, baina ba al dakigu zer irakurri nahi duten? 💭
Horren inguruan hausnartu dute Maite Gurrutxagak, Idoia Alustizak eta Igor Idoetak, Miriam Luki idazle eta kazetaria gidari dutela.
Entzun edo ikusi baDA!bil-en bigarren atala GUAUn!
🎧 Entzuteko: guau.eus/m/ba-da-bil-4d-2-ha…
🎥 Ikusteko: guau.eus/m/ba-da-bil-bideopo…
🔔 Harpidetu eta ez galdu hurrengo atalak!
#guaugureaudioa #eitb #podcast #badabil
Siderurgiak edo makina-erremintak bere garaian egin bezala, digitalizazioaren eta datuen ekonomia etxe barrura ekartzea ezinbestekoa da benetako industria berri bat sortzeko. Hala uste du Eli Garcia Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak Elene Mendizabalekin izandako solasaldian. 💻🚀
🎧 Gladysen haritik bideopodcastaren atal berria dagoeneko entzungai GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #gladysenharitik
Horrela bizi izan dugu HITZERRAZ bideopodcast berriaren aurkezpena! 🎥✨
Izaro Arruti eta Dylan Inglis protagonista dituen saio honek A2-B1 mailetara egokitutako atal laburrak eskainiko ditu, eguneroko gaiekin euskara modu natural eta dibertigarrian praktikatzeko. 🎙️😄
HABEren lankidetzarekin sortutako proiektu berriaren lehen atala dago jada entzungai eta ikusgai GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #euskaraz
Hitzerraz, euskaraz erraz! 🗣️
Euskara hobetu nahi duzu ondo pasatzen duzun bitartean?
Izaro Arrutik eta Dylan Inglisek eguneroko gaiei buruz hitz egingo dute Hitzerraz podcast berrian, hitz eta esamolde berriak ikasten edo ahaztutakoak gogoratzen laguntzeko. 💬
Euskararen Egunaren harira, euskaraz gozatzeko eta ikasteko aukera berri bat dakarkizugu GUAUra!
🎧🎥 Jada entzungai eta ikusgai GUAUn!
#guaugureaudioa #eitb #podcast #hitzerraz
💭 Iragana benetan izan zen bezala gogoratzen dugu, ala idealizatu egiten dugu?
Alex Etxegibel eduki sortzaileak Oihana Aranaren «Zerua hemen» liburua ekarri du Plaz! bideopodcastera. 📚
Nostalgiaz, idealizazioaz, doluaz eta hizkuntzaz aritu dira. Zer dugu faltan nostalgia sentitzen dugunean? Nola jartzen diogu hitza sentitzen dugunari?
🎧🎥 Atal berria jada entzungai eta ikusgai GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #plaz
♒ Uhin Ultramoreak | 71. Dantza gaitezen!
Ba al zenekien dantza egiteak gorputzari ez ezik, buruari ere mesede egiten diola? 🧠
Dantzak aldartea hobetzen eta sozializatzen laguntzen digu. @dantzan.eus-en argitaratutako ikerketa bat abiapuntu hartuta, horren inguruan aritu dira Ana Galarraga eta Nahikari Beltza.
Utzi lotsak alde batera eta hasi dantzan! 💃
🎧 Atal berria jada entzungai GUAUn!
🔔 Entzun eta harpidetu!
#guaugureaudioa #eitb #podcast #uhinultramoreak @EITBofiziala @ElhuyarZientzia @AnaGalarraga1 @jonabril
Janirek argi dauka dirua aurrezteko eta janaririk ez botatzeko trikimailu onena zein den: pistoa egitea! 🍳 Lizundutako kalabazinak eta sustraitutako patatak ahazteko errezeta perfektua (eta beste hainbat aholku bitxi) ekarri dizkigu denboraldiko azken atalean. 💸
Juxtu-juxtu bideopodcasta entzungai dago GUAUn. 🎧
#eitb #guaugureaudioa #podcast #juxtujuxtu #diruaaurreztu
Ebakuntza larria gainditu ostean, bizitzeko gogoarekin eta mikrofonoari inoiz baino lotuago etorri zaigu Olatz Salvador Salda Badugu bideopodcastera. Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padillarekin solasean, esklusiba handi hau eman digu. 🎤✨
Harpidetu eta entzun atal osoa GUAUn!
🗣️ baDA!bil 2. Haurrak, nerabeak eta heldukrazia
Arduratuta gaude nerabe eta haurrek gutxi edo batere ez dutelako irakurtzen 📚 eta ulermen arazoak antzeman direlako zenbait azterketetan. Zer gustatzen zaie benetan? zerk aspertzen ditu? nola jasotzen dute kultura?
🤔 Agian, irakurtzeko proposatzen dieguna ez dute interesgarri jotzen eta beste zerbait nahi dute❓ Gogoan duzu zuk zer irakurtzen zenuen beren adina zenuenean?
🎙️ “BaDA!bil” podcastaren 2. atalean Maite Gurrutxaga, Idoia Alustiza eta Igor Idoeta ihardun dira gogoetan Miriam Luki idazlea eta kazetaria gidari dutela.
🎧 eta ikusteko 👁️aukera duzu GUAUren leiho guztietan
📲 Harpidetu!
🎧 guau.eus/m/ba-da-bil-4d-2-ha…
👁️ guau.eus/m/ba-da-bil-bideopo…
#podcasta #bideopodcasta #guaugureaudioa #kultura #irakurketa
Juxtu-juxtu bideopodcastaren azken atalean, Janire Atxurrak dirua aurrezteko 10 aholku praktiko (eta ez hain etikoak 😅) bildu ditu! Igandero Eroskiko poltsarekin gurasoen etxera janaria "lapurtzera" joateko prest? 🍝🤫
Ez galdu Juxtu-juxtu bideopodcastaren azken atala GUAUn. 🎧
#eitb #guaugureaudioa #podcast #juxtujuxtu
Non eta nola jaiotzen garen, zenbateraino eragiten du geure burua onartzeko prozesuan? 🏳️🌈
Plaz! podcastean, Nahia Sillerok Beñat Uribe-Etxeberriari galdetu dio Bilbon jaiotzeak eta hazteak bere sexu-orientazioa onartzeko prozesuan izan duen eraginaz.
Entzun Beñaten hausnarketa GUAUn! 💬
#guaugureaudioa #eitb #podcast #plaz
Erreferente izateaz eta ikusgarritasunaz aritu da Olatz Salvador Salda Badugu podcastean. 🏳️🌈✨
#eitb #guaugureaudioa #podcast #saldabadugu
Ostalaritzan lan egindakoa da Mirari Martiarena, eta ezkutatu gabe aitortu du haurrek eta txakurrek traba egiten diotela lanean. Iritzi hori emateagatik Instagramen jasotako hate-a ere kontatu digu!
🎧 Entzun Gorroto podcastaren azken atala GUAUn!
#eitb #guaugureaudioa #podcast #gorroto #euskaraz





