Gaur intersexualitatearen ikusgarritasunaren egunean, STEILAS sindikatutik, sexu disidentzien alde lanean eta borrokan jarraituko dugula adierazi nahi dugu, gorputzak, eskolak eta herri askeak izan arte!
‼️ Gora borroka transfeminista!
Gaur, pasa den irailean Hondarribian poliziak tiroz hil zuen Babacar Welleren heriotzaren aurrean justizia eskatzeko mobilizazioetan izan gara Donostian, Bilbon eta Gasteizen, baita Iruñean ere, duela hamar urte poliziak Elhadji Ndiaye hil zuela salatzeko manifestazioan.
🖐🏽Gaur, @gure_esku|k antolatutako 𝒁𝒂𝒛𝒑𝒊 𝒋𝒂𝒖𝒛𝒊𝒛, 𝒉𝒆𝒓𝒓𝒊 𝒃𝒂𝒕 ekimenean parte hartu dugu, Euskal Herriaren batasuna eta kohesioa aldarrikatuz.
Zazpi lurralde, herri bat, hizkuntza bat eta etorkizun partekatu bat.
Beste behin ere Ablitasen dagoen aerodromo militarraren kontrako martxarekin bat egin dugu. Gerran oinarritzen den politika ekonomikoak ez dezala 75 urte gehiago iraun Bardeetan.
Gerrarik ez!! Bardeak aske!!
Subflubialaren aurkako manifestazioan egon gara. Garraio publikoaren alde, beste gizarte eredu baten alde. Subflubiala geldituko dugu!
𝐈𝐧𝐬𝐭𝐢𝐭𝐮𝐭𝐮𝐚 𝐝𝐞𝐟𝐞𝐧𝐝𝐚 𝐝𝐞𝐳𝐚𝐠𝐮𝐧!
𝐒𝐮𝐛𝐟𝐥𝐮𝐛𝐢𝐚𝐥𝐚𝐫𝐢 𝐞𝐳❗
Euskaldunok intersekzionalitatearen ikuspuntutik jasaten ditugun zapalkuntzez hausnartzeko aukera izan dugu gaur Ibai Atutxaren eskutik.
Eztabaida emankorra izan da eragile desberdinon artean emandakoa.
Segi dezagun aliantzak indartzen!
🌱Gaur, Errigora azken bi urteetan ontzen ibili den Sustraitik Espaziora dokumentalaren aurkezpen ekitaldian izan gara Lazkaon.
𝘼𝙪𝙯𝙤𝙡𝙖𝙣𝙚𝙖𝙣 𝙀𝙪𝙨𝙠𝙖𝙧𝙖 #𝙎𝙪𝙨𝙩𝙧𝙖𝙞𝙩𝙞𝙠𝙀𝙨𝙥𝙖𝙯𝙞𝙤𝙧𝙖🚀
⚠️Nafarroan ehunka lagun kale gorrian bizi dira eta astelehenean Iruñeko Arantzadin bizi direnei poliziak zeukaten guztia kendu zien, mantak eta arropa barne.
🤝Gaur elkartasun eta inklusio politikak behar direla eskatu dugu, eta ez bazterkeria eta jazarpena.
Azaroaren 11rako deitu dugun greba orokorrerako adostu ditugun aldarrikapenak eta mobilizazioak aurkeztu ditugu: labur.eus/9rlues7x
‼️ A11 GREBA OROKORRA: Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulaziorik ez!
Angelun izandako erailketa matxista salatzeko egindako mobilizazioan izan gara gaur Donostian.
𝙴𝚛𝚊𝚜𝚘𝚎𝚗 𝚊𝚞𝚛𝚛𝚎𝚊𝚗,
𝚊𝚞𝚝𝚘𝚍𝚎𝚏𝚎𝚗𝚝𝚜𝚊 𝚏𝚎𝚖𝚒𝚗𝚒𝚜𝚝𝚊!
🏠Azaroaren 11n greba orokorra deitu dugu etxebizitza duin bat edukitzeko eskubide unibertsalaren alde, gure lurraldeko ezaugarriak eta errealitate sozial eta ekonomikoa kontuan izango duena.
STEILASentzat etxegintza politika publikoek eskubide eman beharko liekete ikasleei, langileei eta pentsiodunei etxebizitza duin bat izateko. Gobernuei eskatzen diegu arduraz joka dezatela etxegintzaz gain politika publiko eta sozialen alde.
Pozgarria da Villatuertak D eredua ezartzeko egin duen eskaera! ✊
Euskaraz ikasteko eskubidea ezin da borondate politikoaren menpe egon. Nafarroa osoan D eredua zabaltzeko garaia da. Euskaraz bizitzeko, euskaraz ikasteko!
#EuskalEskolaPublikoa
El Ayuntamiento de Villatuerta solicita que se implante modelo D en el colegio de la localidad noticiasdenavarra.com/socied…
🇵🇸 Azaroaren 17an eta abenduaren 4an Happoel eta Maccabi saskibaloi talde israeldarrak Gasteizera datoz Baskoniaren aurka jokatzera.
Horregatik, Palestinarekin Elkartasuna plataformak talde sionisten presentzia salatzeko antolatutako prentsaurrekoan egon gara.
Angelun indarkeria matxistagatik izandako heriotza salatzeko mobilizatu ginen atzo, eta bihar ere Donostiako elkarretaratzean izango gara.
Aski da! Eraso matxistarik ez!
🇵🇸Gaur Iruñeko Antoniutti parkean izan gara PALESTINAR HERRIAREKIKO ELKARTASUNA adierazten duen monumentuaren inaugurazioan. Bertan, Israelen basakeria genozidaren amaiera exijitu dugu.
‼️ PALESTINA BIZIRIK DAGO. PALESTINAK BORROKAN DARRAI. PALESTINA ASKE IZANGO DA 💪🏽
‼️Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna dela eta Argi-Lan eta @berriotxoak deituko elkarretaratzean egon gara.
PREKARIETATE ETA POBREZIARA KATEATU NAHI GAITUZTE

































