Donostiako Hipodromoak hartuko du datorren igandean, azaroaren 1ean, 70. Donostiako Nazioarteko Krosa.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Hilaren 30ean, Donostiako Orfeoiak ohiko urteko kontzertua eskainiko du Kursaalean, Orfeoiaren Adiskideei zuzendurikoa dena. 'Ivan Izugarria' interpretatuko dute, narratzaile ezagun batekin.
@orfeoia_orfeon
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritzaren eta Herri Babesaren bitartez jarri du Donostiako Udalak informazio eta sentsibilizazio kanpaina abian, "suteak prebenitzearen eta horien aurrean jardutearen garrantziaz ohartarazteko".
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Musika eta zinema elkartu ditu Janus Lester taldeak 'Popera' lan berrian, eta film musikal gisa estreinatuko du Donostiako Antzoki Zaharrean, azaroaren 26an.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Korrikalarien erronkak eta ezkutuan geratzen diren gaiei buruz arituko dira osasun eta kirol arloko profesionalak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, urriaren 30ean.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
1988an hasi zen Santesteban Donostiako Zinemaldian lanean, eta 1997an hartu zuen prentsa arduradunaren kargua. Hartan egin du orain arteko bidea, eta egindako lan guztiaren aitortza gisa, Espainiako Zinema Akademiaren Komunikazio Saria eman diote aurten.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Altza XXI Herri Ekimenak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak Auditz Akular eremuko hegaztiak eta ornogabeak aztertu ditu. Gunearen balio naturala nabarmendu dute ikerketaren bidez, bertan eraiki ez dezatenaren aldarrikapena berrestearekin batera.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Ogasun batzordean 50 zuzenketa inguru onartu dituzte, udal gobernuaren aurrekontu proposamenari 8 milioi euro gehitzeko.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Eguzkik salatu du badela garaia Igeldoko Agiti kala birnaturalizatzeko eta gogorarazi du 2025eko maiatzean Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak leheneratzearen alde egin zutela.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
KAS debekatu zutenetik hiru hilabete beteko direnean, 'Arrazakeriaren aurrean, klase batasuna' dinamika antirrazista antolatu du Donostiako Kontseilu Sozialistak, bi hitzaldiz osatutakoa.
@Kontseilua_Don
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
🏡 Auzoak | Arcco Berriko zuzendaria da Idoia Baranguan. Donostiarra izan ez arren, merkataritza guneak auzoarekin eta Donostiarekin duen harremana bikaina dela ziurtatu du. Izan ere, 30 urte igaro dira Arcco Amarak bere ateak ireki zituenetik.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Bigarren postuan geratu da Beñat Gaztelumendi donostiarra, 733 punturekin, Bertso Txapelketa Nagusirako lehenengo finalaurrekoan.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Kirol emaitzak | Ibaeta Basket garaipenaren bidera itzuli da, eta Askatuak Gipuzkoa Basketek burua altxatu ezinda jarraitzen du. Aldiz, Txuri Urdineko bi taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
✍️ Iritzia | 'Euskal Herriak jauzi bat egin dezan', Ibon Rosales, Donostiako Gure Eskuko kidea.
irutxulo.hitza.eus/generoak/…
🕷️Adi, HITZAKIDE! Aurten ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. asteaz gozatzeko, sarrerak banatuko ditugu HITZAkideen artean!
Gonbidapenak eskuratzeko epea bihar, urriaren 27an, 10:00etan, zabalduko da.
irutxulo.hitza.eus/hitzakide…
Asgarth Añorgako metal taldeak 'Retrotopia' diskoa kaleratuko du azaroaren 20an. Ibilbideko seigarren estudioko lana da, eta bederatzi kantaz osatuta dago.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
🗞️ Erreportajea | Donostian, kale egoeran egotea ez da erraza. Egoeraren gogorrari gehitzen zaio Poliziaren indarkeria baita talde erreakzionarioen jarraitzaileena ere. Etengabea da migratzaileen kontrako bortizkeria.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
📸 🎥 «Herri gisa jauzi egitera» deitu du Gure Eskuk Donostian: «Zazpi jauziz, herri bat»
Euskal Herriko zazpi hiriburuetan aldi berean dantzatu dira hamarnaka herritar, 'Zazpi Jauziz, herri bat' lelopean.
@gure_esku @DonostiaGE
🔗 📸 irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
3.079 pertsonek hartu dute parte Donostiako Salto 15K lasterketa solidarioan, eta Elena Silvestre eta Javi Mena izan dira garaile.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…
Donostiako Asanblada Antiarrazistak deituta, Babacar Welleren hilketa salatu, eta harentzat “justizia” eskatzeko mobilizatu dira hainbat pertsona Donostian.
irutxulo.hitza.eus/2026/10/2…

